iLab abiatu dute, parte hartzeko «laborategia»

2023ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailak iLab jarri du martxan, «herritarren partaidetzarako berrikuntza laborategia». iLabek webgune bat martxan jarrita hasi du bere bidea, eta, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, «partaidetzan berrikuntzari laguntzeko sarea osatzeko interesa duten eragileak erakartzea» da asmoa. Sare hori hiru zerbitzutan egituratuko da—prospekzioa, esperimentazioa eta transferentzia—, eta hiru mailatan: agente «eragileak», «aktiboak» eta «latenteak».

Laborategi horren bidez, irtenbide «zehatz eta egonkorrak ikertu, entseatu eta eraikiko» dituzte «elkarlanean», Jaurlaritzaren arabera. Adibidez, metodologian, «prospekzioaren bidez, gorabidean dauden joerak identifikatuko dira eta problematika espezifikoetan sakonduko da». Esperimentazioa, berriz, «pilotu eta prototipo jakin batzuk garatzera» bideratuko da, eta transferentziaren helburua izango da «partaidetzako berrikuntza prozesuak garatzeko laguntzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.