Iñaki Egañak BVEren gerra zikina xehatu du 'Impunes' liburuan

Batallon Vasco Español sortu zela 50 urte bete dira aurten. Haien jarduteko modua bildu du Egañak liburuan.

Iñaki Egaña, 'Impunes' liburuaren egilea. JON URBE / FOKU
Iñaki Egaña, 'Impunes' liburuaren egilea. JON URBE / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko ekainaren 19a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00

BVE Batallon Vasco Español talde parapolizial bat izan zen, 1975etik 1983ra berrogei lagunetik gora hil eta dozenaka atentatu egin zituena, inpunitate osoz, euskal herritarren kontra. Aurten 50 urte bete dira hura sortu zutela, eta Iñaki Egaña ikerlariak liburu bat ondu du: Impunes (Txalaparta).

Bertan xehatzen du gerra zikinaren egitura hura nola sortu zuten, Espainiako Estatuak nola finantzatu zuen eta disidentzia zigortzeko zer metodo erabili zituzten.

Horretaz gain, egileak nahi du memoriarako, egiarako, erreparaziorako eta justiziarako tresna ere izatea liburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.