Iñaki Garces euskal presoa aske geratu da, zigor osoa beteta

Sare Herritarrak antolatutako mobilizazio bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Sare Herritarrak antolatutako mobilizazio bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko martxoaren 11
17:25
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iñaki Garces euskal presoa aske geratu da, 26 urteko zigorra osorik bete ostean. Otxandioko (Bizkaia) presoari 2022ko otsailean onartu zioten hirugarren gradua —zigorraren hiru laurdenak 2017an bete zituen—, eta iazko martxotik baldintzapean zegoen aske.

Garces 1998an atxilotu zuten, eta 26 urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espainiako Espetxe Erakundeek 2021eko udaberrian iragarri zuten hura Euskal Herriratuko zutela, eta Zueratik (220 kilometrora, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.