azpiegiturak

Ingurumen elkarteek diote Baionako Ikea ezin dela autobideetatik hain gertu eraiki, aire kutsaduragatik

CADEren arabera, proiektuak aire kutsaduraren maila gainditu egiten du, eta Osasun arloko arduradunei gaia aztertzeko eskatu die.

2012ko otsailaren 8a
12:19
Entzun

CADE ingurumena babesteko elkarteen taldeak uste du Baionan Ikea saltegia egiteko proiektuak aire kutsaduraren maila gainditu egiten duela, autobideetatik 30en bat metrora legokeelako, eta, ondorioz, Frantziako Osasun arloko arduradunei gaia aztertzeko eskatu die.

2006an iragarri zuten Ikea-Ametzondo xedea, aspalditik Baiona, Hiriburu eta Mugerreko herriko etxeak horrelako xede baterako atxiki lurretan. Kokagunea paregabea dela diote bultzatzaileek, Baionako atarian baitago, A-63 eta A64 autobideen estekan. Araudi baten arabera, etxeak-eta gutxienez autobideetatik ehun metrora eraiki behar dira, baina aipatu udalek Ikearekin salbuespena egiteko eskatu dute, aire kutsadura ona delakoan.

CADEk gaur Baionan emandako prentsaurrekoan azaldu du herriko etxeek kutsaduraz diotena ez dela egia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.