INGURUMENA. ENERGIA EOLIKOA. Kontrako haizeak jotzen du Jaizkibelen

inaki petxarroman
2009ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren plan eolikoa bertan behera uzteko eskatu du aho batez. Plan eolikoa egin zutenek ere -orain oposizioan- bat egin zuten eskariarekin, eta Jaurlaritzak Legebiltzarraren eskaria errespetatuko duela iragarri dute legebiltzarkide sozialistek. Beraz, pentsa liteke Gazume, Iturrietako Mendiak eta Arkamu naturguneak industria eolikorik gabe geratuko direla oraingoz.

Atzo hartutako erabakiaren atzean ezkutuko arrazoirik ez badago, alderdi politikoek eman dituzten azalpenak kontuan hartuta, naturguneak babesteko beharra nabarmendu du Legebiltzarrak: hots, mendiguneen natur balioa babestu beharra dagoela, Europako Batasunak aholkatzen duenaren harira. Erabakiak badu berritasunik, gutxitan bezala, ingurumenaren zaintza eta babesa industriaren interesen gainetik jarri dutelako ordezkari politikoek kasu honetan. Halaber, gizarte eragileen eta erakundeen arteko adostasuna beharrezkoa dela esan dute, eta egitasmo eolikoak egin nahi diren kokaguneen gainean halakorik ez dagoela ohartarazi.

Ikusteko dago ea hurrengo hilabeteotan egin behar duten energia eolikoaren plan berrian eusten dioten naturguneak babesteko joerari.Hala balitz, ez da ulergarria beste kasu batzuetan -parke eolikoek baina eragin kaltegarriagoa dutenetan-agintariek duten jarrera. Izan ere, Gazume, Iturrietako Mendiak eta Arkamu bezalaxe, Natura 2000 sarearenbarruan dago Jaizkibelgo itsaslabarra ere. Alegia, haren balio paisajistiko eta bioaniztasuna gordetzeko gomendatzen du Europak. Hainbat erakundek bertan egin nahi duten kanpoko portuaren kaltea handia izango da bertako itsaslabarrarentzat. Gizarte eragileak -eta erakundeak berak ere- ez daude ados proiektuaren inguruan -parke eolikoen kasuanbezala-. Alabaina, aste honetan Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakari berri Miguel Buen sozialistak eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano jeltzaleak portuarekin aurrera egingo dutela berretsi dute, «gutxiengoaren presioen» gainetik. Alegia, kontrako haizeak jotzenduela Jaizkibelen eta eolikoez babesteko eskatu duten mendietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.