erotegi efektua eragiten duten gas tona bat gutxiago isuri behar dute urtero Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarrek, Kyotoko Protokoloa bete nahi bada. HonaSabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak atzo zabaldu zuen mezua.
Intxaurragaren arabera,egoera «kezkagarria» da: isurketak %15 areagotzeko baimena baino ez zuen, eta %28 gehiago isurtzen ari da. Hori konpontzeko, isurketak %10 gutxitu behar direla esan zien, herritarrei, enpresei eta erakundeei. Sailburuak proposaturiko neurri gehienak, haatik, herritarrek bete beharrekoak dira: norbere autoa gutxiago erabiltzea, eta etxean kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea jarri zituen adibide gisa.Sailburuaren arabera, argindarra eta garraioa dira isurketen gorakada eragin duten alorrak. Garraioak %102 handitu ditu, eta argindarrak %85, 1990 eta 2003 artean.Intxaurragaren ideien harira, herritarren erantzukizuna nabarmendu zuen Txetxu Aurrekoetxea Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) zuzendariak: «100 kilometro ordutik beharko abiadan gidatuta %15 gas kutsakor gutxiago isurtzen dugu».Enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, garapen bidean diren herrialdeetan «garapen garbirako mekanismoak» abiatzeko laguntza izango dutela iragarri zuen Intxaurragak. Erakundeek bete beharreko neurrien artean, honakoa aipatu zuen sailburuak: errepidez egiten den garraioa trenez egitea.
Euskal Herrian 90 instalazio (lantegi) daude dagoeneko murgilduta CO2 isurtzeko eskubideen salerosketan. Elektrizitatea, findegiak, siderurgia, zementua, beira, zeramika eta papergintza dira isurketen inguruko Europako arauak ukitzen dituen sektoreak. CO2aren %40 inguru sektore hauek isurtzen dute. Otsailaren 28an hasiko da merkatua benetan funtzionatzen.
INGURUMENA. KLIMA ALDAKETA. Tona bat, herritarreko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu