Itsasotik ikusita Lapurdiko itsas hegia eraikuntza jarraikia da. Jabeek labarren gainean egin dituzte etxeak, naturari eremua janez. Baina ez dira etxeak hazi diren bakarrak. Labarren erosioa ere handituz joan da, eta Miarritzen, adibidez, inbertsio handiak egin behar dituzte hondartzara edo itsasora ez erortzeko. Hondartzaren hedapena gelditzeko programak ere osatu behar izan dituzte.
Kutsadurari dagokionez, puntu beltzak errekak itsasoratzen diren guneetan daude, Olivier Barriere Surfriderreko arduradunaren iritziz. Arazo nagusiak Aturriko bokalean daude, baina Uhabia eta Bidasoa inguruan ere badaude arazoak, euri egunetan bereziki.
Euri egunetan iraztegiek ez daukate gaitasunik jasotzen duten ur guztia tratatzeko. 2015ean indarrean sartuko dira Europako artezarauak eta gaur egun hondartzak egoera onean daudela badiote ere, hainbat hondartza itxi beharko lirateke gaur egun, aipatu artezarauen arabera.
Hori ekiditekoErronka Euskal Kostaldea operazioa jarri dute abian. Sortzen diren tokitik itsasoratzen diren gunera, erreka eta ibaien garbitasuna bermatzea da xedea. Gaur egun ez da hori bermatzen eta euriak hondartzetara darama kutsadura.
Hirietan ere egoera ez da hobea. Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoak inbertsio handiak egin ditu araztegiak egokitu eta euri urak atxikitzeko urtegietan.
Herri batzuetan metalen presentziak hegaztiak hiltzen dituela salatu du Hegalaldia elkarteak.
INGURUMENA. KOSTALDEAREN EGOERA. Lapurdiko geroa inbertsio erraldoien uztarrian da
Itsas hegia eraikuntza jarraikia bilakatu da azken hamarkadetan, erosioaren arazoari muzin eginez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu