EAJren lehendakarigai Iñigo Urkulluk iritzi dio ETAk jardun armatua behin betiko utzi ondotik «euskal herritarrok 1977an egiterik izan ez genuen trantsizioa egiteko beharra» dagoela. Efe agentziakoek egindako elkarrizketa batean, Urkulluk azaldu du igaroaldi hori egiteko eta «estatus politiko berria» lortzeko lau urteko legegintzaldia egongo dela. Epe motzera, berriz, buruzagi jeltzaleak uste du «premiazkoa eta beharrezkoa» dela krisi ekonomikotik ateratzea.
EAJk adostasuna bilatuko du alderdi politikoekin, «nahi dugun autogobernu maila erabakitzeko», baina ez egungo Euskal Autonomia Erkidegoarentzat soilik; erkidego hori eta Nafarroaren arteko harremanak erabakitzeko ere bai, baita «Euskal Herria euroeskualde gisa identifikatzeko aukera ere».
Patxi Lopez lehendakarigai
PSE-EEren Batzorde Nazionalak Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigai izendatuko du igandean euren idazkari nagusi eta jarduneko lehendakari Patxi Lopez, atzo alderdiko zuzendaritzak kargu horretarako proposatu eta gero.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Iñigo Urkullu: «Euskadin trantsizioa egin beharra daukagu»
Lehentasuna krisitik ateratzea du buruzagi jeltzaleak, eta estatus politiko berria 2015erako aurreikusi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu