Euskal herria

Inma Gomila hil da, 'Egunkaria auzian' atxilotu zutenetako bat

'Euskaldunon Egunkaria'-ko eta 'Argia'-ko langile izan zen. Atxilotua izan ostean, bermepean geratu zen aske, eta fiskalak gero, epaiketa egin aurretik, bere aurkako akusazioa bertan behera utzi zuen. Omenaldia egingo diote bihar 13:15ean, Errenteriako Zentolengo beilategian. 

2011ko abenduaren 23a
18:35
Entzun

Argia.com  atariak jakinarazi duenez, atzo iluntzean Inma Gomila hil zen, Egunkaria auzian auzipetuta egon zirenetako bat. Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an atxilotu zuen, eta bost egunez inkomunikatuta egon ondoren fidantza ordainduta utzi zuten aske. Epaiketa egin aurretik bere aurkako akusazioa bertan behera utzi zuen fiskalak.

Gomila Bilbon jaio zen, 1957. urtean. Argia.com-en arabera urte betez gaixotasun larri baten kontra borrokatu ondoren hil da. Ekonomia ikasketak egina eta euskaldunberria, enpresen administrazioan eman zituen lehen urratsak. Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran parte hartu zuen. Argia-ko zuzendaritzan ere izan zen 1990eko hamarkadan. Bi semeren ama zen, eta Urruñan bizi zen (Lapurdi). Urruñako ikastolaren sortzaileetako bat ere izan zen.

Bihar omenaldia egingo diote 13:15ean, Errenteriako Zentolengo beilategian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.