Euskalduna da Edurne Leon, eta hizkuntza hori erabiltzen du bere egunerokoan ere. Hala ere, jaien hasierako txupinazoa botatzeko aukeratu zutenean zalantzak izan zituen erabilko zuen hizkuntzari buruz. Azkenean, ordea, bietan egitea ebatzi zuen, gazteleraz eta euskaraz. "Aske eta bizirik nahi zaituztegu. Gora Tutera. Gora Santa Ana", esanez bota zuen suziria.
Lehen aldiz erabili da euskara aurten jaiei hasiera emateko. Baina Leonen erabakiak kritika zaparrada ere eragin du sare sozialetan. Jaiak "politizatzea" eta euskara "inposatzea" egotzi dio UPNko kide Alberto Catalanek Twitterreko bere kontuan: "Ez ditu tuterarrak ordezkatzen. Tamalgarria, errealitatea".
Incomprensible que algunas sean capaces de anteponer intereses políticos a la noble causa por la que fueron designadas para lanzar el cohete. No representan a Tudela, los tudelanos ni a las tudelanas. Una pena, una realidad.
— Alberto Catalán (@albertocatalanh) 2018(e)ko uztailaren 24(a)
Harekin bat etorriz, izan dira plazan Leonen hitzak txistuka hartu zituztenak goratu dituztenak ere: "Gora inposizio abertzaleari men egiten ez dion jende gaztea".
Abucheos al `Gora Santa Ana´ y al `Gora Tudela´ que no se había oído aquí jamás en la historia
— Margari (@mgarit) 2018(e)ko uztailaren 24(a)
Viva la gente joven q no se doblega a la imposición nacional abertzalepic.twitter.com/djZyHpACtz
Dena den, gehiago izan dira Leonen alde egin dutenak euskararen erabilera kritikatu dutenak baino. EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek, esaterako, "sektarismoa" leporatu die Leonen jarrera kritikatu dutenei, eta gogorarazi du Tuterako euskaldunek ere ordezkatzen dituztela herritarrak. Pertsona ugari bat etorri dira harekin.
Ea ba, uler ezazue kexa, gixajo elebakarrak ez dute deus ulertu Gora Tutera eta Gora Santa Ana esan dutenean. Arrunt zaila da harrapatzea 1000 bider aldiz erabili den txupinazo formula bera. En fin, polemika edozein tokitik atera nahi. GORA TUTERA! GORA TUTERAKO EMAKUMEAK!
— Eneko #alFREEdo (@atarrabiakomanu) 2018(e)ko uztailaren 25(a)
Oso esanguratsua da “Gora Tutera” eta “Gora Santa Ana” entzuteko, 2018. urte arte itxoin behar izatea.
— Koldo Castañeda (@koldocas) 2018(e)ko uztailaren 24(a)