komunikabideak

Internetizan dute ardatz UEUk antolatutako Informatikari Euskaldunen VII. Bilkuran

Komunikabide idatzien etorkizunaz mahai-ingurua egin dute arratsaldean Donostian. Bertan Internet paperezko edizioen aldean hartzen ari den garrantziaz mintzatu dira.

2009ko maiatzaren 7a
18:58
Entzun
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatuta Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura egin dute, gaur Donostian. Bilkurako gai nagusia Internet izan da, eta gai horri lotutako hainbat mahai-inguru egin dituzte egun osoan zehar.

Komunikabide idatzien etorkizunaz mintzatu dira arratsaldean. Iker Balentziaga (Berria.info), Maite Ubiria (Gaur8/ Kazeta.info) eta Elisabeth Pombok (Argia) parte hartu dute.

Besteak beste, Internet komunikabide idatzien ondoan hartzen ari den garrantziaz mintzatu dira partaideak. Interneten nagusitasuna teknologia berrien erabilerari oso lotuta dagoela adierazi du Balentziagak. Hala ere, "Internetek papera behar du eta paperak Internet", adierazi du Pombok.

Teknologia berriek Interneti eman dioten bultzadaz ere hitz egin dute. "Gazteak bultzada horren erantzule dira gainera. Horiek Internet munduan murgilduta bizi dira, horiek dira azken finean teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak", adierazi dute. Ondorioz, komunikatzeko tresna berriak Interneten duten garrantzia nabarmendu dute guztiek.

Internetek irakurlearen parte-hartzea bultzatzen du eta hori oso garrantzitsua da, irakurlea edizio digitalera erakartzen baitu", azaldu dute partaideek.

"Web orriak komunikatzeko ohiturak eta komunikazio prozesu bera ulertzeko moduak aldatu dituela" baieztatu dute Balentziagak, Ubiriak eta Pombok.

Goizean ikerketa eta semantika mintzagai

Goizean hiru mahai inguru egin dituzte UEUk antolatuta Informatikari Euskaldunen VII. Bilkuran. Lehenengo hitzaldi-saioanikerketaren eta semantikaren inguruan hitz egin dute. Teknologia aurreratuak eta enpresa ere ardatz izan dituzte goizeko bilkuretan, baita zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzaileark ere.

Elhuyar Fundazioko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko kideek parte hartu dute UEUk antolatutako mahai-inguruetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.