Ion Kepa Paroten elkartasunez, elkarretaratzera deitu dute astearterako

Parot askatzea exijituko dute Baionan, Herrira mugimenduak eta konponbidearen aldeko kolektiboak deiturik

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ion Kepa Parot berehala askatzea exijituko dute asteartean 19:00etan, Baionako auzitegiaren aitzinean, Herrira mugimenduak deiturik. Bizi osorako presondegi zigorrekin bukatu orain! Ion Kepa askatu lelopean egingo dute elkarretaratzea, Paroten baldintzapeko askatzea hirugarren aldiz errefusatu izana salatzeko.

Euroaginduen kontrako eta konponbide demokratikoaren aldeko kolektiboak ere bertaratzeko deia egin zuen atzo, agiri bidez. Kolektiboak gogorki deitoratu du legeria berezien bidez Frantziako Estatuak aplikatzen duen errepresioa: «Gatazkaren konponbideak itxaropena sortzen du jendartean, baina Estatuaren erantzun errepresibo bakarrak kezkatzen gaitu». Paroten kasuak eta prokuradoreak Filipe Bidarteren Euskal Herriratzea ukatu izanak «erakusten dute Frantziak ez duela bake prozesuan inplikatzeko asmorik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.