Iosu Madariaga izango da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea
BILBO. Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Iosu Madariaga izendatu zuen atzo Jaurlaritzako Ingurumen Saileko sailburuorde; orain arte, Bizkaiko Foru Aldundian Ingurumeneko foru diputatua izan da. Madariaga Biologia zientzietan doktorea da. Sailburuorde karguan, berriz, Jose Antonio Galera zegoen; herenegun Arabako Foru Aldundiko diputatu izendatu berri dute hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu