Euskal Konfederazioaren babesarekin egin dute kazetarien aurreko agerraldia Herria, Euskal Irratietako eta BERRIAko ordezkariek. Euskara hutsezko komunikabideetan instituzioek publizitatea ez sartzeko egindako hautuak euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituela salatu dute guztiek; hots, informatuta egoteko eskubidea murrizten duela.
Hori dela eta, bi ardatzen inguruan hasiko dira lanean Konfederazioa zein aipatutako komunikabideak. Batetik, EEP Euskararen Erakunde Publikoari dei berezia egin diote Ipar Euskal Herriko hizkuntz politiko zehazteko ardura duen heinean. Hain zuzen ere, prefetarekin zein instituzioetako arduradunekin egoeraren berri emateko egin nahi dituzten batzarretarako bitartekari lana egin dezala eskatu diote. Bestetik, aurrera eraman beharreko hizkuntz politikaren ardatzetan euskarazko komunikabideek publizitate intituzionala izatea aintzat har dezala galdegin diote.
Horrez gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere joko dute, egoeraren berri eman eta salaketa egiteko.
Hizkuntz eskubideak