Apple etxeak aurkeztu du Iphone 5 sakelakoa. San Frantziskoko (AEB) egoitzan aurkeztu dute, eta aurreko ereduekin alderatuz gero, abiadura handiagoa du eta arinagoa da. Irailaren 21ean merkaturatuko dute AEBetan, baina hilaren 14rako enkarguan eskuratu ahal izango dute Kanadan, Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Australian eta Japonian, besteak beste. Iphone 5 egun horretan eskatzeko modua izango da; Hego Euskal Herrian, berriz, irailaren 28an jarriko dute salgai.
Ikusmin handiarekin aurkeztu dute sakelakoa. Kristalezkoa eta aluminiozkoa da, aurreko eredua baino %20 finagoa eta 112 gramoko pisua du.
A6 txipa eramango du, eta aurreko ereduaren abiadura bikoiztuko du. Adibide bat jartzearren, Iphoto programatik argazki bat 1,7 aldiz azkarrago gorde ahal izango da.