Hezkuntza

Irailean hasiko da Nafarroa oinarrizko lanbide heziketa eskaintzen

LOMCEren eskakizunetako bat da, eta 15 titulurekin abiatuko dute erkidegoan; ikasketetan zailtasunak dituzten 15-17 urte arteko gazteentzat da.

arantxa iraola
2014ko apirilaren 1a
08:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Jose Iribas Hezkuntza sailburuak berak aitortu zuen zailtasunak izango zituztela lanbide heziketa klase berri hori eskaintzen hasteko, oso denbora urria zutelako prestatzeko. Baina moldatu dira Espainiako Gobernuaren esana betetzeko, eta aukeran izango da datorren ikasturtetik aurrera. Era horretan, ikasleek ikasketak garaia baino lehen uztea eragotziko dela diote LOMCEren aldekoek.

Hezkuntza erreforma osoa nola, eskaintza berri hori ere aski kritikatua izan da, eta auzitan jarri dute hainbat autonomia erkidegok. Derrigorrezko hezkuntzaren barruan horrelako eskaintza berezitu bat jartzea kritikatu dute askok. Ohartarazi dute, gainera, astirik ez dutela datorren urtean ikasketa berri horiek taxuz eskaintzen hasteko. Erkidegoetako agintari kritiko horien artean daude Eusko Jaurlaritzakoak; irailean lanbide heziketa berriaren bitarteko eredu bat eskaintzen hasteko asmoa dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.