euskal presoak

Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da

Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen epaiketan baina absolbitu egin dute. Bideoa (Kalaportu): Zarautzen, harrera. [YouTube]http://youtu.be/Q6kEuGePKAU[/YouTube]

2012ko otsailaren 22a
16:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da bart, bere kontrako frogarik ez dagoela argudiatuta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek absolbitu ostean. Ziburun orain urtebete atxilotu zuten, Zarautzen Itsaso Urteaga atzeman zuten bitartean. Urteaga handik egun batzuetara utzi zuten aske, baldintzapean, eta Gesalaga Espainiaratu egin zuten.

Aurreko astean epaitu zuten Gesalaga, eta fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. ETAren informatika arduradun izatea leporatzen zioten. Absolbitu egin zuten atzo, ordea, eta goizaldean Zarautzera itzuli da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.