euskal presoak

Irantzu Gallastegi presoaren sendiak istripua izan du Mureteko (Tolosa) kartzelara bidean

Goizeko 5:30 aldera Irantzu Gallastegi euskal presoaren sendiak istripua izan du Donostian, saihesbidean, Anoetako futbolzelaiaren pare inguruan. Gallastegiren familiko hiru kide Mureteko (Tolosa) bidean zihoazen autoa bidetik atera denean. Ezbeharrean, ordea, ez da inor zauritu.

2004ko abuztuaren 12a
17:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Irantzu Gallastegi preso berangotarra bisitatzera zihoazen familiko hiru kidek istripua izan dute. Gertaera goizeko 5:30 aldera gertatu da Donostian, autoa bidetik atera denean. Istripuan ez du inork inolako kalterik jasan. Beraz, Mureteko kartzelara bidean jarraitu ahal izan dute Donostiaraino hurbildu den sendi bati esker.

Istripu honekin 30 dira aurten euskal presoen sakabanaketagatik gertatu diren ezbeharrak.

Gaurko gertaera salatzeko kontzentrazioa egingo dute 20:00tan Berangoko (Bizkaia) Gudari enparantzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.