euskal herria

IRAren desarmearen lekuko independente baten hitzaldia gaur Donostian

Kursaalean ariko da Harol Good. Bihar Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia mintzatuko da, Gipuzkoako Aldundian.

2011ko apirilaren 12a
12:28
Entzun

Lokarri herritar sareak gonbidatuta, Harold Good IRAren desarmearen lekuko independente izandakoak Donostian hitzaldia emango du gaur.

Ekitaldi berean Gorka Espiau zuzendariaren Pluja seca. Mediadors internacionals al País Basc (Euri lehorra, nazioarteko bitartekariak Euskal Herrian) filma estreinatuko dute. TV3 Kataluniako Telebistak ekoiztu du, eta Hegoafrikan, Ipar Irlandan eta Euskal Herrian aritu diren bitartekarien lana azaltzen du.

18:30ean hasiko da ekitaldia, Kursaal jauregian.

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia Donostian izango da bihar

Bertie Ahern pertsona oso garrantzitsua izan zen Ipar Irlandaren bake prozesuan. 1997tik 2007ra Irlandako lehen ministro izan zen, eta Gerry Adams, Tony Blair eta beste politikari batzuekin batera bera izan zen 1998ko Ostiral Santuko akordioaren bultzatzaile nagusienetako bat. Bihar Ipar Irlandako esperientziaz mintzatzera etorriko da Ahern Donostiara, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Aldundiko Tronu aretoan ariko da, 19:00etatik 20:30era.

Ostiral Santuko akordioan bakerako oinarriak finkatu zituzten Ipar Irlandako alderdi nagusiek, eta adostasun horren ondorio 2007an Ia Paisley unionista presidente eta Martin McGuinness errepublikarra presidenteorde zuen gobernua osatu zen. Ahern Irlandan hiru aldiz jarraian lehen ministro aukeratu duten lider politiko bakarra da. Irlanda Europako Batasuneko presidentzan zegoela, 2004an, 27 estatutara hedatzeko prozesua zuzendu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.