Irati gurasoekin herriratzeko eskatuko dute

BILBO. Irati Gurasoekin elkarteak Jira eta bira Irati gurasoekin Euskal Herrira izeneko kalejira egingo du larunbatean, Bilbon, haurra gurasoekin Euskal Herriratu dezatela eskatzeko. 17:30ean hasiko da, Arriaga plazatik. Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain presoen alaba da Irati, eta Aranjuezen dago; martxoaren 8an 3 urte beteko ditu, eta ordutik aurrera ezingo da espetxean bizi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu