Irati Mujika ez dute besteekin epaituko, eta preso jarraituko du

Bonba abisu izan da Madrilen, epaitzen ari diren gazteek hitzaldia emaz behar zuten unibertsitatean

Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionalean36 gazteren kontrako epaiketak aurrera jarraitzen du, eta poliziek deklaratu zuten atzo, peritu gisa.Han jakin zen auzi berean auzipetuta eta epaiketara deituta zegoen Irati Mujika aparte epaituko dutela eta bien bitartean preso mantenduko dutela. Irati Mujika eta auzipetutako beste hiru gazte ez ziren epaiketara azaldu. Hain justu, larunbatean jendaurrera agertzekoak dira beste bi gazte, Gasteizen: Goizane Pinedo eta Unai Ruiz. Gaur beste auzi saio bat izango da epaiketan.

Azken egunetan eskuin muturrekoen presioa jasotzen ari direla jakinarazi zuten atzo auzipetutako gazteek. Atzo hitzaldi bat ematekotan ziren Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Hasieran eskuin muturreko taldeek «mehatxu» egin zieten, eta gero, hitzaldia ematen ari zirela, Espainiako Poliziak unibertsitateko hiru eraikin hustu zituen jendez, bonba abisua izan zelako. 100 bat lagun zeuden hitzaldian. La Juventud Castellana y Revolucionariak antolatu zuen hitzaldia, eta Poliziaren azpijokoa izan zitekeen susmoa azaldu zuen. Izan ere, aurreko egunetan ere hitzaldia egin ez zedin mehatxu eta presioak jasan dituztela salatu zuten.

Astelehenean ere hitzaldia ematekoak ziren Madrilen epaiketa politikoen kontra, baina hura ere bertan behera gelditu zen azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.