Ireki dute sagardo denboraldia

Andoni Luis Aduriz sukaldariak zabaldu du aroa. Aurtengo sagardoa "kalitate onekoa" dela azpimarratu dute, "udazkena oso hotza izan delako".

2008ko urtarrilaren 16a
17:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Andoni Luis Aduriz sukaldariak zabaldu du gaur Astigarragan (Gipuzkoa) sagardo denboraldia ofizialki, Petritegi sagardotegian. "Gure sagardo berria" esan eta txotx egin dute.

12,5 milioi litro ekoiztu dituzte aurten eta, "udazkena oso hotza izan delako, kalitate onekoa" dela azpimarratu dute sagardoegileek. Rafael Uribarren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen diputatuak kalitatean aurrerapausoak ematen segi dezatela animatu ditu, sagardoak ere labela izateko.

Adurizek esan duenez, "pribilegioa" izan da beretzat denboraldia zabaltzea. "Sagardo botila irekitzen dugunean, gure kulturari lotutako edaria edaten dugu. Geure lurrari, tradizioari eta iraganari lotzen gaitu, eta ematen dioguna baino merezimendu handiagoa behar du".

Urtero pertsona ezagun batek zabaltzen du sagardo aroa. Juan Mari Arzak sukaldaria irekita dago, besteren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.