Iritzi kontrajarriak PPko buruzagien artean

2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PPko kideen artean ez dago iritzi komun bat Josu Uribetxebarriaren auziari buruz. Esteban Gonzalez Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariordearen esanetan, «legea legea da, eta gogorra izan arren, bete egin behar da». «Piztia hau [Uribetxebarria] espetxetik kanpo ikustea gogorra da, baina gogorragoa litzateke gobernuak legea ez betetzea». Oso bestelako iritzia dute Europako Parlamentuko PPko kideek. Jaime Mayor Orejak uste du Barne Ministerioaren«mugimenduak» indartu egiten dituela «ETAko kideen eta haren ingurukoen animoak». Alejo Vidal-Quadrasen iritzian, berriz, PPk barne eztabaida bat behar du, auzi honetan «oinarriak eta agintariak urruntzen ari direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.