Irlandako preso ohiek ere ongietorria eman diote

2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Coiste Irlandako preso ohien elkarteko lehendakari Michael Culbertek ongietorri gutuna idatzi dio Jose Mari Sagardui Gatzari. «Ongi ezagutzen ditugu une honetan, espetxetik irtetean, izango dituzun sentipen kontraesankorrak», adierazi du Michael Culbertek. 31 urtez preso irautearen erronka aipatu du Coiste elkarteko lehendakariak.«Gure konpromisoaren indarra izan ez bagenu, gainditu egingo gintuen». Horregatik, iraute horren atzean, burujabetzaren alde borrokatzen dutenen askatasun grina dagoela uste du Michael Culbertek. Bide batez, gogora ekarri du egun preso ohi ugari hautetsiak direla, eta horrek frogatzen duela egun batean hasitako borrokaren zuzentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.