M-11ko atentatuak

Irunen atxilotutako bi lagunetako bat espetxeratzeko agindu du Del Olmok

Martxoaren 11ko Madrilgo atentatuekin zerikusia dutela egotzitan iragan asteazkenean Espainiako Poliziak Irunen (Gipuzkoa) atxilotu zituen bi lagunetatik bat baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok. Bestea, berriz, aske utzi du. M-11ko erasoen egileekin harremana izatea egotzi dio espetxeratuari.

2004ko abenduaren 11
18:11
Entzun
Adman Waki sortzez siriarra da Del Olmok kartzelan sartzeko agindu duena. Ia lau orduko galdeketa egin dio, eta epaitegiko iturriek agertu dutenez, M-11ko atentatuen egileetako batzuekin harremana izan zuela iritzi dio epaileak. Iturri horien arabera, Leganesen (Madril, Espainia) bere buruaz beste egin zuten zazpi ekintzaile islamiarretatik bostekin eskuko telefonoa partekatu zuen Wakik.

Wakirekin batera Ibrahim Kassem egipziarra atxilotu zuten asteartean (bien artean harategi bat daukaten Irunen), baina bigarren hori aske uzteko agindua eman du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.