Emakumeen aurkako indarkeria

Irungo Udala akusazio partikular moduan aurkeztuko da Lafagge kasuan

Irailaren 29an hartu zuen Irungo Udalbatzak erabakia, baina gazte irundarraren ustezko hiltzailearen abokatuak helegitea jarri zuen.

2009ko otsailaren 6a
17:39
Entzun
Nagore Lafaggeren hilketaren epaiketa apirilean izango da eta, bertan, Irungo Udala akusazio partikular moduan aurkeztuko da, Nafarroako Probintzia Auzitegiak gaur jakitera eman duenez.

Irailaren 29an onartu zuen Irungo Udalbatzak akusazio partikular moduan aurkeztea. Orduan, baina, Jose Diego Yllanesen ustezko Nagore Lafaggeren hiltzailearen abokatuak helegite bat aurkeztu zuen agerpen hori saihesteko. Nolanahi ere, helegite hori ez da aintzat hartu.

Gazte irundarraren familiak pozez hartu du berria, erakunde publikoek euren kasuan parte hartzearen aldekoak izan baitira beti.

Jose Diego Yllanesek ustez Sanferminetan uztailaren 7an hil zuen Nagore Lafagge. Yllanes psikiatra lanetan zebilen leku berean egiten zituen praktikak gazte irundarrak, eta hortik ezagutzen zuten elkar. Ustez Iruñeko pisu batean hil zuen eta, ondoren, bere gorpua Orondoritzera (Nafarroa) eraman zuen autoz eta bertan lurperatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.