San Sebastian bezperan aterako da Irutxuluko Hitza-ren zero alea, Donostian. Gero, lehen zenbakia, otsailaren erdi aldera. Lehen zenbakia ateratzen denetik, egunero-egunero jasoko du 'Irutxuloko Hitza' Donostian bizi eta hala nahi duen guztiak, asteartetan izan ezik. Astelehenetan zortzi orrialde izango ditu, eta gainerakoetan 12.
Irutxuloko Hitza argitaratzeko enpresak hiru oinarri izango ditu: Bagera, Bertako Hedabideak (Berria argitaratzen duen EKTkoa) eta Donostiako gizarte eragileek osatzen duten Berriak Kurtur Elkartea.
Etxean jasoko du euskarazko egunkari berria nahi duen orok, horretarako izena eman besterik ez dago, 943 30 43 46 telefono zenbakira deituta. Irutxulo-ko eta Berriako harpidedunek ez dute izena eman beharrik izango. Beste banaketa modu batzuk aztertzen ere ari dira.
Sei helburu izango ditu Irutxuloko Hitza-k: euskararen normalizazio eta garapena lortzeko eragitea, Bagera eta euskararen inguruko gainerako mugimenduak sustatzea eta laguntzea, donostiarrei hitza ematea, euskarazko komunikabideen erreferentzialtasuna lortzea, euskarazko gainerako hedabideekin elkarlanean jardutea eta Donostiako euskarazko komunikabideen sarea osatzea eta indartzea.
hedabideak
'Irutxuloko Hitza' sortuko da Donostian
Gaur aurkeztu dute 'Irutxuloko Hitza', Donostian aterako den euskarazko egunkaria. Hiru bazkide ditu proiektuak: Bagera, Bertako Hedabideak (EKTkoa) eta Donostiako gizarte eragileak. Urtarrilaren 19an aterako dute 0 alea, eta otsailaren erdialdean lehen zenbakia. 'Irutxuloko Hitza'-k egunero ikusiko du argia, asteartetan izan ezik, eta astelehenetan salbu 12 orrialderekin osatuko da, astelehenetan zortzi orrialde izango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu