Atxiloketa

Israel Torralba ustezko GRAPOko kideak ez zuen Zaragozako hileketarekin zerikusirik izan

Ertzaintzak igandean atxilotu zuen Bilbon Israel Torralba balnaco ustezko GRAPOko kidea. Joan den otsailaren 6an Zaragozan (Aragoi, Espainia) Ana Isabel Herrero, Francisco Colell enpresa buruaren emaztearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten. Ertzaintzak jakinarazi duenez, baina, ustezko GRAPOko kideak ez zuen dagoeneko taldearekin harremanik eta ez zuen esku-hartu Zaragozako erasoan.

2006ko otsailaren 28a
18:03
Entzun
Joan den otsailaren 6an Francisco Colell enpresaburuaren aurkako erasoa izan zen Zaragozan. Tiroketaren ondorioz Collel larri zauritu zen eta Ana Isabel Herrero haren emaztea hil egin zen. Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak jakinarazi zuenez, GRAPOren izenean eskutitz bat jaso zuten Antena 3 telebita katean erasoa beren gain hartuz. Idatzia egiazkoa den ikertzen ari dira.

Eraso horrekin zerikusia izan zuelakoan Ertzaintzak Israel Torralba atxilotu zuen igandean bere neska lagunarekin batera. Oraindik Gasteizen dituzte atxilotutaeta galdeketak egin dizkiete. Bertan izango dira Espainiako Auzitegi Nazionalaren ardurapean geratu arte.

Ertzaintzak jakinarazi du Torralbak ez zuela zerikusirik izan Ana Isabel Herreroren hilketan dagoeneko ez baitzuen GRAPOrekin zerikusirik, antza alkoholarekin zituen arazoak medio. Hala ere beste hainbat deliturekin zerikusia izan dezakeela azaldu Ertzaintzak.

Ustez, Torralbak Francisco Sanz Morales Espainiako poliziaren hilketan parte hartu zuen Madrilen 2000.urteko azaroan. Urte horretan bertan Vigon furgoneta blindatu bat lapurtzen saitu omen zen ustezko GRAPOko kidea. Lapurreta hartan bi zaindari hil ziren. Azkenik Bartzelonan eta Valladoliden egindako lapurretan batzuengatik ere bilatzen zuten Israel Torralba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.