Isuna jarriko diete Sagarduiren etxe aurrean protesta eginiko bost pertsonari

Salatu dute manifestariek «kalteak» eragin zituztela Osasun sailburuaren etxeko ezkaratzean, eta «pegatinak eta eskuorriak» jarri zituztela

Gotzone Sagardui sailburua, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
2023ko ekainaren 6a
21:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bost pertsona zigortzea proposatu du, Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren etxearen aurrean protesta egiteagatik. Ertzaintzak identifikatu zituen bost lagun horiek.

Segurtasun Sailaren arabera, bost pertsona horiek «kalteak» eragin zituzten sailburuaren etxebizitzaren kanpoaldean eta ezkaratzean. Zehazki, azaldu dute «lelo aldarrikatzaileak» oihukatu zituztela, «pegatinak itsatsi zituztela eta eskuorriak bota zituztela bai etxebizitzaren kanpoaldean, bai ezkaratz barruan.

Eusko Jaurlaritzak esan du Sagarduiren etxean gertatutakoa «onargaitza» dela, eta mobilizazioak eta protestak antolatzen dituzten kolektibo guztiei ohartarazi die «legea bete behar dutela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.