1Helduen irakaskuntza. Helduei euskara irakasteko curriculuma eta materialak elkarrekin egingo dituzte. Hori bai, nabarmendu dute argi utziko dutela «bi egitura politiko diferente» direla EAE eta Nafarroa. Langile publikoak euskalduntzen ere elkarlanean arituko dira.
2Azterketak. Hizkuntz maila ebaluatzeko probak elkarrekin diseinatuko dituzte, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarrituta, eta bi erakundeek onartuko dituzte besteak emandako ziurtagiriak.
3Ikerketak eta mapa soziolinguistikoak. Ikerketetako informazioa trukatuko dutela hitzartu dute, eta «ahal den neurrian» azterketak egiteko datak zehaztuko dituztela esan dute. Sinatutakoaren arabera, azterketa horien ondorioz lortutako emaitzetan «garbi» ezarriko da EAE eta Nafarroa bi erakunde ezberdin direla.
4Itzulpenak. Espainiako eta nazioarteko legeak elkarlanean euskaratuko dituztela onartu dute bi gobernuek, eta erakunde batak eta besteak egindako itzulpenak ontzat joko dituztela.
5Terminologia. Elkarlanean arituko dira terminologia adosteko eta horiek zabaltzeko.
6Itzulpen memoriak. Partekatu egingo dituzte memoriak, bi gobernuetako langileek erabiltzeko.
7Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. Eskura dauden baliabideen zerrenda osatuko dutela adostu dute. Erabiltzaileei tresna horiek eskurago jartzea da helburua, baita baliabide horiek euskaraz sortu edo egokitzeko ahaleginetan bikoiztasunik ez egotea ere.
8Nazioarteko dibulgazioa. Nazioartean euskara zabaltzeko programak egingo dituzte, eta atzerriko unibertsitateetan euskarazko irakurleak bidaltzeko asmoa ere azaldu dute. Etxepare Euskal Institutuaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Euskarabidea erakundearen arteko elkarlana ere sustatuko dute. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hartuko du bere gain lan hori.
9Kultur sustapena. Kanpainak, materialak eta ekitaldiak elkarrekin egiteko atea zabaldu dute bi gobernuek.
Ituna, puntuz puntu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu