Irudia. Zarautz
Itxi dute Urtetako zabortegia
Iragarria zuten eran, atzo itxi zuten Urtetako zabortegia (Zarautz, Gipuzkoa). 1971n zabaldu zuten, eskualdeko hondakindegi gisa, baina 2007tik San Marko mankomunitateko zaborra ere jaso du, aldundiak jakinarazi duenez. Otsailean hasiko dira gelaxkak zigilatzen; behin betiko zigilatuta 2020an geratuko da. Aldundiko eta udaleko ordezkariak izan ziren atzo Urtetan. Juan Luis Illarramendi alkatea pozik agertu zen: «Bizi-kalitate eta ongizatean aurrerapauso handia emango dugu gaurtik aurrera». Martin Garitano ahaldun nagusiak adierazi du hondakinen alorrean ondo ari dela Gipuzkoa. Datuak nabarmen hobetu direla azaldu du, eta berretsi du herrialdeko beste bi zabortegiak ere itxiko dituztela: Lapatx, 2015eko udazkenean, eta Sasieta, 2016 bukaeran. Ordurako TMB planta eta hondakin bizigabeen biltegia egiteko asmoa du aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu