Ezker abertzaleko buruzagi diren edo izan diren hainbat kidek egin dute torturaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia.Tasio Erkizia, Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Itziar Aizpurua, Juan Jose Petrikorena, Imanol Iparragirre, Juan Cruz Aldasoro, Joxemari Olarra eta Jaime Iribarren izan dira agerraldian. "Euskal Herria eta euskal herritarrak egunero torturatuak eta zigortuak" direla esan du Itziar Aizpurua ezker abertzaleko buruzagi ohiak.
"Tortura beldurraren eragina izanik, sistematikoki erabilia da herri honen kontra. Pertsonak seinalatzen dira, atxilotzen dira, eta inolako frogarik gabe, kasu askotan, torturatuak izaten dira. Horregatik da hain beharrezkoa larunbatean denok Donostiara hurbiltzea, torturaren aurkako oihuak praktika horren arduradunaren belarrietara iritsi dadin", azpimarratu du Aizpuruak.
Bestalde, manifestazioan "Espainiako inposaketaren eta torturaren aurkako salaketak" biltzeko mahaiak egongo direla iragarri duten. Maiatzean NBE Nazio Batuen Erakundeko goi-ordezkariari eramango dizkiote bildutako 30.000 sinadura inguru, orduan, Espainiak bere burua estatu demokratikotzat aurkeztu behar baitu.
Torturaren aurkako manifestazioa
Itziar Aizpurua: "Euskal Herria eta euskal herritarrak egunero torturatuak eta zigortuak dira"
TAT Torturaren Aurkako Taldeak 50.000 salaketa aurkeztu zituen pasa den astean Nafarroako Parlamentura eta Eusko Legebiltzarrean. Halaber, datorren larunbatean Donostian torturaren aurka egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuen TATek. Ezker abertzaleko buruzagi diren edo izan diren hainbat kidek bat egin dute manifestazio horrekin. "Euskal Herria eta euskal herritarrak egunero torturatuak eta zigortuak" direla nabarmendu du Itziar Aizpurua ezker abertzaleko buruzagi ohiak, eta "horregatik da garrantzitsua larunbatean Donostian izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu