Gizartea

Itzultzaile automatiko berriak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak

2012tik martxan dagoen gaztelania-euskara sistemaz gain, euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzultzaileak abian jarri ditu. Tresna laguntzailea dela azpimarratu du Patxi Baztarrikak.

Maite Asensio Lozano.
2014ko apirilaren 2a
15:06
Entzun

1.500 karaktereko testuak eta webguneak gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik euskara itzuliko dituen tresna jarri du gaur martxan Eusko Jaurlaritzak. Idatziz zein ahotsa transkribatuz egin ditzake itzulpenak, eta smartphone eta tabletetan ere erabilgarri egongo da. “Orain zortzi urte utopia bat zena errealitate bihurtu da”, adierazi du Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak. Hezkuntza sailburu Cristina Uriarteren hitzetan, berriz, euskararentzat “estrategikoak” dira itzultzaile automatikoak, “komunikazioa gero eta elektronikoagoa den garaiotan”.

Dena den, akatsak izango dituela ohartarazi du Baztarrikak: “Ezin diogu miraririk eskatu. Itzultzaile automatikoa tresna laguntzaile bat da, ez du gizakia ordezkatzen; beraz, ez du itzulpen perfekturik emango, munduko itzultzaile onenek egiten ez duten bezala”. Itzultzaile automatikoa egoki erabiltzeko, jatorrizko testua zuzen idatzi behar dela erantsi du: “Tresnak ez ditu gure akatsak konponduko”.

Webgune honetan dago itzultzailea: www.itzultzailea.euskadi.net.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.