Ixabel Alkain. (Hondarribia, 1961)
«Alarde ibiltari bat» dela dio, eta egia da: Jaizkibel konpainiaren aurpegi eta ahots ezagunetako bat da, Hondarribian ez ezik, kanpoan ere. Lehen kapitaina izan zen, eta garesti ordaindu zuen: «Prest agertu nintzen, inozenteki. Ez nuen imajinatzen gero etorriko zen guztia, baina egin behar zen». Familia osoa izan du lagun konpainia parekidean, eta denek jasan dute hautu horren ondoriozko jazarpena, baina jaioterrian jarraitu dute, irmo. Lana, dena den, kanpoan egiten du Alkainek: Irunen dihardu, irakasle. Eta han ere ezin ihes egin alardearen itzalpetik: «Irunen ere nire kontra egiten saiatu ziren guraso batzuk. Baina aurrera egin besterik ez zegoen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu