'Izadi gurasoekin etxera' taldea aurkeztu dute

2019ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Burlatako (Nafarroa) eta Algortako (Bizkaia) hainbat herritarrek Izadi gurasoekin etxera plataforma sortu dute, Izadik bere gurasoekin batera aske bizi behar duela aldarrikatzeko. Algortako Iñigo Gutierrez eta Burlatako Maria Lizarraga euskal presoen alaba da Izadi; urtarrilean jaio zen, eta Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) kartzelan bizi da ordutik, amarekin.

Azaldu dutenez, Izadik astean behin edo bitan ikus dezake aita, tarte «labur» batez. «Onartezina da hiru urte beteko dituen egunean gurasoengandik banatzera behartzea, eta haurtzaroan bidaiak egitera kondenatzea», esan dute. Gainera, kritikatu dute espetxea ez dela «ume batentzako bizilekua» eta ez dituela asetzen «bere beharrak». Hainbat elkartasun ekitaldi egingo dituzte bizi duten egoera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.