Frantziako presidenteak dekretu bidez izendatu du Baionako suprefet berria. Mathieu Duhamelek hartuko du kargua. Azken urteetan Alsazian egon da, Estrasburgoko suprefet modura, besteak beste. Oraindik ez dute zehaztu noiz hartuko duen kargua.
Azken urteetan Fabrice Rosay izan da Frantziako Estatuak Baionan zuen ordezkaria. Laborarien eta feriatzaileen protestei aurre egin behar izan die, besteak beste.