Jaime Arrese zenari omenaldia egin diote Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeek

2016ko urriaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Jaime Arrese Arismendiarrieta omendu zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Elgoibarko alkate eta Gipuzkoako batzarkide izandakoa 1980ko urriaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta elkarretaratze isil batekin oroitu zuten atzo batzar nagusietako talde politiko guztiek, hilketaren 36. urteurrenean. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandez eta Markel Olano ahaldun nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.