Jaizkibiari Herrerako lur sailak emateko prozesua hasiko dute Pasaian

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Herrera mendebaldeko eta iparraldeko lur sailak «ez premiazkoak» izendatzeko izapideak hastea onartu du Pasaiako Portu Agintaritzako administrazio kontseiluak. Izapideak bukatzen diren arte, urte inguruko epea igaroko dela aurreratu du Miguel Buen portu agintaritzako lehendakariak, eta, horren ostean, lur sailak «Jaizkibiaren esku» geratuko dira, «Espainiako Gobernuak Jaizkibiaren kapitalari egiten dion ekarpen modura».

Pasaiako Portu Agintaritzak zehaztutako lur eremua 59.191 metro koadro da, eta Jaizkibia erakunde publikoaren esku utzita, Pasaia biziberritzeko baliagarria izango dela nabarmendu du Buenek. «Oraingoz» lan horiek portuko lanekin batera egingo dituzte. Esaterako, Herrerako mendebaldeko lur batzuk portua AP-8 autobidearekin lotzeko erabiliko dira. «Gomistegiko biribilgunera heltzen den zirkulazio astuna bereizteko balioko du», jakinarazi du Buenek 2010eko azken bileraren ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.