Galderak
Tolosaldea. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
Lezo. Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?
Oiartzun. Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?
Pasaia. Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?
Errenteria. 1) Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? 2) Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin?
Astigarraga eta Hernani. Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?
Larrabetzu. Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura duzu?
Botoak
«Bai», «ez» eta «zuri»
Ordutegia eta hauteslekuak
09:00-20:00.
Hainbat tokitan. Denak jabetza pribatuko tokietan. Oiartzualdean, denera, 30 hautesleku, Tolosaldean 36, Astigarraga eta Hernanin 13, eta Larrabetzun bakarra.
Botoa emateko baldintzak
Adina. 16 urtetik gorako lagunek eman ahalko dute botoa.
Nortasunaren egiaztatzea. Boto-emaileak bere nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatu beharko ditu. Aukerak:
•NA, bertan bizilekua galdeketako herria dela ageri bada.
•NA eta herriko errolda agiria.
•EHNA agiria eta errolda agiria.
•Pasaportea, gidabaimena edo bestelako agiri ofizialen bat, eta herriko errolda agiria.
•Espainiako Estatuak bere herritartzat hartzen ez dituen pertsonak bizileku txartela—Europako Batasuneko kide ez diren estatuetako herritarrek—, edo jatorrizko estatuko nortasun agiria, pasaportea edo gidatzeko baimena.
Emaitzak
22:00 baino lehen.Emaitzak Gure Esku Dago-k zentralizatuko ditu, bere atarian:
Gureeskudago.eus.
Parte hartze datuak. 13:00etan, 17:00etan eta 20:00etan parte hartze datuak emango ditu.
Traola
#M19erabaki.#M19erabaki izango da eguneko traola.
JAKINGARRIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu