Jarraitutasuna EH Bilduren zerrendetan

2023ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. EH Bilduk «jarraitutasunaren aldeko apustua» egingo du Espainiako Gorteetako hauteskundeetan aurkeztuko dituen zerrendetan: «Uste dugu oso lan ona egin dela legealdi honetan Madrilen, zentzu askotan», esan du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak: «Politika aurrerakoiei eman diegun babesa oso baliagarria izan da euskal herritarren eskubideak berreskuratzeko».

EH Bilduko oinarriek babestu beharko dituzte hautagaitzak. Gaur egun, bost diputatu dauzkate: Jon Iñarritu, Oskar Matute, Mertxe Aizpurua, Bel Pozueta eta Iñaki Ruiz de Pinedo. 2019an, bi eskuratu zituzten Gipuzkoan, bat Araban, bat Bizkaian, eta beste bat Nafarroan. Otegiren hitzetan, «oso argi geratu da» Madrilen EH Bildu akordioetan egon denean «ona» izan dela «euskal herritarrentzat eta herriarentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.