Jaurlaritzak 500.000 euroko hitzarmena sinatu du Caritasekin
Urte bukaerara arteko akordioa da, baina luzatuko du «laguntza horren beharra dutenak dauden bitartean»
Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko hitzarmena sinatu du Caritasekin, diru sarrerak bermatzeko sistemak herritarrentzat jasotzen dituen eskubideak osatzeko. Diru hori Caritaseko harrera zerbitzurako eta bestelako diru laguntzarik jasotzen ez duten pertsonei babesa emateko baliatuko dute. Urtea bukatu arteko iraupena du hitzarmenak, baina «laguntza horren beharra duten pertsonak dauden bitartean» luza daitekeela adierazi du Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburuak. Jaurlaritzaren laguntza horretatik dirua jasoko duten pertsonek lan egiteko edo trebatzeko prest egon beharko dute, salbuespenak salbuespen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu