euskara

Jaurlaritzak Ibon Sarasola hizkuntzalariari emango dio 2011ko Ikerketa saria

2012ko martxoaren 14a
18:27
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Ibon Sarasola EHUko irakasle eta hizkuntzalariari (Donostia, 1946) emango dio 2011ko Ikerketa saria, gaur jakinarazi duenez. Iazko saria Gizarte Zientzia eta Humanitateetara bideratu zuen Jaurlaritzak.

Sarasolak Orotariko Euskal Hiztegia-ren egitasmoan hartu zuen parte. Besteak beste, Zehazki. Gaztelania-euskara hiztegia argitaratu zuen 2005ean eta Euskal hiztegia 2007an. Saiakeran Euskara batuaren ajeak atera zuen 1997an. Orain Egungo Euskararen hiztegia eta Hiztegi Batua proiektuekin ari da.

Euskaltzaina ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.