Jaurlaritzak neurriak gaitzetsi ditu

2012ko uztailaren 11
13:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak gaitzetsi egin ditu Espainiako Gobernuak gaur iragarritako neurriak eta, haren arabera, horiekin "atzeraldia sakondu eta probrezia handitu" egingo dira. "Murrizketaz murrizketa gizartea txirotu egiten da", esan du Zabaletak, Bilbon.

PPren gobernuaren neurriek ezer onik ez dakartela uste du, eta lan erreforma aipatu du adibide modura. "Langileen baldintzak okertu ditu eta langabezia handiagoa sortu du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.