Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Jaurlaritzako EAko sailburu eta kargudun ohiak, EH Bildurentzako boto eske

Tontxu Camposek eta Esther Larrañagak agerraldi bat egin dute, Bilbon, kargudun ohiek lagunduta. Juan Jose Ibarretxeren garaian izan ziren sailburu.

Tontxu Campos eta Esther Larrañaga, gaur, Bilbon, EAko kide bazuekin batera.
2016ko irailaren 23a
12:50
Entzun

EAko kide eta Jaurlaritzako sailburu ohi Tontxu Camposek eta Esther Larrañagak eta gobernuko hemezortzi kargudun ohik datorren igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduri botoa ematera deitu dute, Bilbon egindako prentsaurreko batean.

Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu izan zen, 2005etik 2009ra, lehendakari Juan Jose Ibarretxe (EAJ) zela. Larrañaga legegintzaldi berean izan zen sailburu: Ingurumen eta Lurralde Antolamendukoa.

Biek esan dute Ibarretxeren garaian bezala berriro saiatu behar dela EAEko estatutu politiko berri bat egin eta Espainiako Kongresura joaten, han onar dezaten, "baina tamalez aurreikus daitekeen ezezkoaren aurrean zer erantzun emango den adostuta". Ibarretxe 2005eko otsailean joan zen Kongresura estatutu berria azaltzera, baina Kongresuak atzera bota zuen orduantxe bertan. "Proiektu politiko hura egun EH Bilduk ordezkatzen du". 2001ean eta 2005ean EAJ-EA koalizioak aurkeztutako egitasmoaren alde bozkatu zutenei eskatu diete EH Bilduri emateko orain botoa.

Camposek eta Larrañagak adierazi dutenez, EAJ-EAk orduan erabakitzeko eskubidea, bakea, normalizazio politioa, elkarbizitza edota gizarte eraikuntza defenditu zituzten. "Behin betiko bakea, burujabetza eta justizia soziala dira Euskal Herria Bilduk gizarteari aurkeztu dizkion programaren ardatzak". Ibarretxeren asmoak "EAJ berak geldiarazi" zituela esan dute.

"Madrilek ezezkoa esango digu beti, hori badakigu. Baina Katalunian horrek ez du subiranotasun prozesua gelditu, suberanistek Espainiako Estatuko legalitatea eta gizartearen agindu demokratikoaren artean hautatu behar izan dutenean, bigarrenaren alde egin dutelako".

Atxikimenduak

Esther Larrañaga, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua

Tontxu Campos, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua

Abel Muniategi, Justizia sailburuordea

Manolo Vigo, Gizarteratze eta Familia sailburuordea

Pedro Otxoa, Hezkuntza sailburuordea

Iñaki Ezkurra, Ingurumen eta Ur sailburuordea

Natxo Murgia, Osalaneko zuzendari nagusia

Txetxu Aurrekoetxea, IHOBEko zuzendaria

Alberto Jimenez de Aberasturi, Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazioa eta
Kontrolerako Zuzendaria

Kontxi Gabantxo, Drogomenpekotasunen idazkaria

Ricardo Burutaran, Araubide Juridiko zuzendaria Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Sailean

Elisa Sainz de Murieta, Biodibertsitatearen Zuzendaritza

Unai Ziarreta, Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria

Lohitzune Txarola, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari izendatzea

Maider Zubiri, Giza Balibideen zuzendaria

Onintza Lasa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko aholkularia

Hugo Uruñuela, Ingurumen Saileko aholkularia

Edurne Gumuzio, Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria

Juanjo Agirrezabala, Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria

Iban Asenjo, Hezkuntza saileko aholkularia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.