Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin Euskal Y-aren inguruan hitzartutakoaren harira hitz egin du EB-k, eta EAJ-ri eskatu dio Jaurlaritzaren hirukoak adostutakoa errespeta dezala, “betebeharrekoa” baita, Mikel Arana EBko bozeramaileak esan duenez. Lehen proiektutik EB-rekin adostutakora aldaketa batzuk daude, besteak beste, trena bidaiarientzat ez ezik zamen garraiorako ere erabiltzea eta ingurugiroa errespetatzeko hainbat neurri hartzea. EAJren eta PSOEren arteko akordioak horiek bermatu behar ditu, EBren arabera.
Batasunak, berriz, Espainiako eraikuntza nazionalean parte hartzea egotzi dio EAJ-ri. Euskal Y-aren lanak hastearen truke Espainiako aurrekontuak babesteko konpromisoa hartua baitu. Joseba Alvarezek dioenez, bere interesak defendatzera joan da EAJ Madrilera enpresa handien mesederako, eta “ez du batere borondaterik tren sozial baten eraikuntza Euskal Herrian adosteko”.EB-ri berriz, bere jarrera argitzeko eskatu dio, eta galdegin “EAJ-ren txotxongilo” izango den edo trenaren kontra esandakoak beteko dituen. Batasunak Abiadura Handiko Trenaren kontra mobilizazioak iragarri ditu.
'Euskal Y'-a
Jaurlaritzako hirukoak adostutakoa betetzeko eskatu dio EB-k EAJ-ri
Eusko Jaurlaritzako hirukoak =iEuskal Y=i-aren gainean adostutakoa “betebeharrekoa” dela gogorarazi dio EB-k EAJ-ri, eta hitzarmen horretara egokitu beharko duela EAJ-ren eta PSOEren arteko akordioak. Horrela ez bada, EAJ-ri ardurak eskatuko dizkiola ohartarazi du. Batasunak, berriz, Espainia eraikitzen laguntzea egotzi dio EAJ-ri, =iEuskal Y=i-aren lanak hastearen truke Espainiako aurrekontuak babesteko konprimisoa hartua baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu