Ikastolen Konfederazioak argiak eta ilunak sumatzen dizkio Eusko Jaurlaritzaren curriculum dekretuari. Batetik, zenbait aurrerapauso egin direla uste dute, eta, ondorioz, "norabide egokian egindako urratsa eta ekarpena" dela iritzi diote.
Lau arrazoi eman dituzte ondorio horretar iristeko: lehenik eta behin, Ikastolak beste eragile batzuekin lantzen ari diren Euskal Curriculuma garatzeko aukera ematen duela. Izan ere, Sortzen-Ikasbatuazekin, Eskola Kristauekin eta Udalbiltzarekin “Euskal Herria osorik eta eskola errealitate guztiak aintzakotzat hartzen dituen” proiektua lantzen ari dira ikastolak. Jaurlaritzaren dekretuaren bidetik EAEn indarrean jarriko den curriculumak ez duela euren egitasmoarekin talka egiten nabarmen dute; aitzitik aukera ematen duela hura garatzeko.
Era berean, euskara irakaskuntzako hizkuntza nagusi gisa hartzea, EAEko hezkuntza administrazioak curriculum berezitua egiteko ahalegina, eta “garapen mugatearekin bada ere” Euskal Herria erreferentziatzat hartzea ontzat eman dute.
Ilunak ere ikusten dizkiote, ordea. Besteak beste, Euskal Herri osoaren aipamena egin arren, gero artikulatuan zehazten ez denez EAE bihurtzen dela erdigune, eta hasiera batean Hezkuntza Sailak eragileak baztertu egi zituela curriculumaren lanketatik.
Baina, batik bat, hutsune bat ikusten diote Ikastolek Jaurlaritzaren dekretuari: Euskal Curriculuma, Euskal Herrian oinarrizko eta komuna, eginkizun geratzen dela. Hain justu, beren apostua Sortzen-Ikasbatuazekin eta Eskola Kristauekin curriculum hori osatu eta abian jarrtzea dela agertu dute.
Hezkuntza
Jaurlaritzaren curriculuma "norabide onean egindako urratsa" da, Ikastolen iduriko
Beste eragile batzuekin batera lantzen ari diren Euskal Curriculuma garatzeko aukera ematen duela iritzi dio Ikastolen Konfederazioak. Hala ere, Euskal Herria osorako curriculum komuna eginkizun dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu