gizartea

Jaurlaritzaren hezkuntz politika salatzeko manifestaziora deitu dute eragileek Donostian, ekainaren 26an

'Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde' agiria sinatu dute hezkuntza eta kultura arloko 100 bat eragilek. Ipar eta Hego Euskal Herriko egoeraz ari dira, baina batez ere, Jaurlaritzak bideratu duen hizkuntz politika salatu dute: "Euskara gutxiesten" duela uste dute.

2010eko ekainaren 11
18:40
Entzun
Hezkuntza eremuari modu kezkagarrian begiratzen diote hezkuntza eta kultura arloetatik datozen eragileek, azkenaldian, eta urteetako lana galtzeko arriskuak kalera ateratzera behartu ditu. Euskal Herriak behar duen hizkuntzaren alde agiria sinatu dute 100 bat eragilek Ipar eta Hego Euskal Herrian, euskarak eta hezkuntzak bizi duten egoera salatuz. Hala ere, Jaurlaritzari egiten diote dei bereziki, abiatu duen bidea geldiaraz dezan hezkuntzaren alde. Hori eskatzeko eta "euskara gutxiesten" duela salatzeko manifestaziora deitu dute Donostian, hilaren 26an.

"Ofizialtasuna ukatzeraino" da larria Jaurlaritzaren jarrera, eta "hezkuntzaren eremuan egina dugun ibilbideari modu kezkagarrian eragiten dioten erabakiak hartzen ari dira: besteak beste, euskararen presentziari eta ezagutzari buruzkoak. Euskal Herria ulertzeko modu murriztailea, testu liburuak zentsuratzeko nahia, irakasleen gabezia edota biktimen auzia bideratzeko bultzatu nahi dituzten politikak".

Urteetan hezkuntzan lortu den kontsentsua haustea leporatzen diote, hezkuntza komunitateak adostutakoa "modu larrian" itxuraldatzea, eta ideologia politiko jakin baten alde aritzea, euskararen eta hezkuntzaren kalterako. Jaurlaritzak onartu berri duen Bakerako Hezkuntza Plana izan da, agiriaren arabera, hezkuntza komunitateak jaso duen azken erasoa.

Helbide honetan jasoko dituzte atxikimenduak datorren asteartetik aurrera: [email protected], eta albisteen bloga izango da beste honetan: http:// www.blogari.net/agiriahez.

Behatokiaren ohartarazpena

Euskararen egoerak atzera egiteko arriskuaz Behatokiak ere ohartarazi du. Lan munduan gertatzen ari dena izan du oraingoan aztergai, eta ikusi duenak alertan jarri du: hamar urtean lan eskaintzan euskararen presentzia jaitsi dela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.