Kale erasoa

Jaurlartizak eta hainbat alderdik Ibarrolaren eskulturaren hondatzea gaitzetsi dute

Esko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Jon Imazek eta PP, PSE-EE eta EB-IU alderdiek gogor gaitzetsi dute Agustin Ibarrola artistaren eskultura baten aurka Lekeition (Bizkaia) egindako erasoa. Norbaitzuk Lekeitioko moila mutur batean dagoen artelanari kalte handiak egin zizkioten pikatxoiekin abenduaren 6an.

2003ko abenduaren 11
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erasoaren berri emateko argazki bat bidali zuten Lea-Artibai eskualdeko eta Mutrikuko 'Hitza' egunkarira. Argazkiarekin batera bidali zuten idatzian agertu zutenez, "Estatuek jarritako kateak apurtzeko eta beren sinbologia suntsitzeko garaia da, eta Espainiako Konstituzioa arbuiatu eta haren defendatzaile sutsuenei egurra ematekoa".

Josu Jon Imaz Jaurlaritzako bozeramailearen iduriko, berriz, "euskal kulturaren kontrako erasoa" da Ibarrolaren eskulturaren aurka egindakoa. "Ibarrolaren lana euskalgizarte guztiarena da, eta, noski, Agustin Ibarrolaren eskultura bati eraso egin dionak, bere izaera basatia erakusteaz gain, Ibarrolarena ez ezik euskal gizarte osoarena den ondare bati egin dio eraso", esan du Imazek.

Carlos Urquijo PPko legebiltzarkidearen arabera, Ibarrolaren eskulturaren kontrakoa eraso "nazi eta talibana" da. Gainera, EAJri eskatu dio horrelako gertakarien aurrean neurri eragingarriagoak hartzeko.

PSE-EEren ustez, erasoa "fanatismo eta intolerantzia" adierazpen bat da, eta egileak ahalik eta lasterren atxilotzea nahi dutela adierazi du.

EB-IUko legebiltzarkide Oskar Matutek, berriz, "basakeriatzat" jo du Lekeitioko erasoa, eta erantsi du "ulertezina" dela aberri baten izenean inork horrelako ekintzak justifikatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.