"Agirre izan da, gazteena". Hitz horiekin baieztatu dute Belgikako Fiskaltzako iturriek Javier Agirre euskal presoa isolatu egin dutela, euren arabera espetxezain bat sardexka batekin erasotu duelako. Patiora ateratzeko eskubidea kendu diote, baita dutxarena ere. La Derniere Heure Belgikako egunkariak argitaratu duenez, pasa den larunbatean bi euskal presoetako bateak (Ventura Tome da bestea) funtzionario bati zuzendaritzarekin bildu nahi zuela esan, eta horrek ezetz erantzun zionean, labanarekin erasotu zuen. Fiskaltzak, ordea, hori gezurtatu eta sardexka batekin egin zuela dio. Estradeizio eskaera egina du Espainiako Auzitegi Nazionalak Agirreren aurka, eta abenduaren 21ean aztertuko du. Hala ere, erabaki behar du Espainiaratzen duen edo agiriak faltsutzeagatik eta sasian den norbait ezkutatzeagatik Belgikan epaitzen duten. Erasoagatik bi eta hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaioketela Belgikan gaineratudu Fiskaltzak.
Javier Agirre isolatu egin dute Belgikan, espetxezain bat erasotu duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu