Javier Gordo Castro euskal presoa larunbatean irten zen Langraiz Okako (Araba) espetxetik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Larunbatean Tolosan (Gipuzkoa) -presoa bizi den herrian- harrera egin zioten Gordori.
1988. urtean atxilotu zuten Gordo eta hilabete batzuk espetxean igaro ondoren, epaiketa egin bitarte aske utzi zuten. Orduan, Mexikora joan zen, 2005. urteko abenduan bertan atxilotu zuten arte.
Mexikotik Espainiara eraman zuten. Hainbat espetxetan egon da urte hauetan, larunbatean Langraiz Okako kartzelatik aske geratu zen arte.
euskal presoak
Javier Gordo Castro presoa aske utzi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu